XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Honek baldintza batzu eskatzen dizkigu: - Memoria harrigarri bat, ez bakarrik gordetzeko, eta mendez-mende iraun dezan, baita sortzeko ere; gero ikusiko dugunez, klitxe moduko zerbait baitago.

- Sinple xamarra da, ez da literatura landua, ez du gramatika eta estilistika aldetik errekurtso handirik bilatzen.

- Ordena logikoari, espazio eta denborazko logikari, ez dio garrantzi gehiegirik ematen, edo hobeto esanik, logika berezi bat du, amets giroko logika bat; esaterako, erdaratu gero jarriko dugun kopla zahar bat, eta emaiozue erdal lagun bati; zihur ez diola zentzurik aurkitzen, edo beste forma batean ulertzen duela.

Has gaitezen.

1. Narratiba.

Hitzik onena, ekintza da.

Hemen duzue adibide bat: Muski-ko hartzuloan basajaun gazte bat bere amarekin bizi omen zen.

Amari askotan aditu omen zion, beheretan gizonak egoten zirela, eta indartsuak zirelako hotsa zegoela.

Basajaun gazte horrek, gizonak ikusteko gogoa omen zekarren.

Baita behin gizonekin bere indarra neurtzea bururatu ere.

Amari esan omen zion gizonen indarrak zenbaterainokoak ziren jakin nahi zuela eta jaistera zihoala.

Amak ezetz, ez zezala horrelakorik egin.

Semeak baietz, eta Maizkora iritsi zenean aitona zahar bat ikusi omen zuen.

Berari galde: - Gizona al haiz?.

- Ez, gizona izana, baina orain ez nauk gizon.

Txikurritan behera zihola, mutil koxkor bat aurkitu eta hari ere galde: - Gizona al haiz?.

- Ez, oraindio ez.